We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Azalera

by Izeberg

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €3 EUR  or more

     

1.
Begiak ireki ta begiak itxi ta nor zaren ezagutzera ezin iritsi guztia hain arraro, hain bitxi ezaguna haut bai baina, esan, zein haiz hi? Zoritxarrez orain gure garai txarren amesgaizto bat zara nahastuta mila oroitzapen askotan zure zain geratu arren utzidazu bakean Lehenago ez genuen ezer zalantzan amildegiaren ertzean genbiltzan dantzan eta nahiz garai hura pasa dan ez dakit oraindik nire baitan zauzkadan. Zoritxarrez orain.. Iratzargailu zahar baten mailu azken danbadetan hil dira gauak eta izarak izerdi patsetan Zer hintzen ta non hago aspaldi arraro habil kaleetan neuk galdetu ohi dut maiz ni noizitik bizi naiz infernu honetan? Berriro egun txar bat etsi dut, etsi hobe bat beti da bihar, beti etzi bihurtu naizena ez dut merezi ez dut segi nahi zure soketatik ihesi Berriz jaio zait barneko harra eta piztu itzalita nuen sugarra berreskuratu dut nire indarra hau da bide bakarra! Iratzargailu... Zer hintzen ta non hago urteak pasa lo ta hemen naiz bueltan benetan zerbait banaiz zurekin sentitzen naiz Jainko txiki bat, jainko txiki bat, infernu honetan!
2.
Ezezaguna 03:44
Mundua eraldatzeko nahia buruan beti hasieratik Ama! Hauxe nahi dut izan. Super heroi ahalguztiduna banintz bezala txar guztia ezabatzeko prest Ama! Hauxe nahi dut izan. Inork ez dit esango ezetz! Azkenik boterea lortuta super heroiaren arrastorik ez Lasai! Dena dago bikain! Nire mutuarren parean jartzen den guztia txikituko dut gupidarik gabe Lasai! Dena dago bikain! Inork ez dit esango ezetz! Maskara desagertzean baina, Ispiluaren bestaldean begira dudana arrotza egiten zait, ez da ezaguna. Begirada hotz horrek esaten didana, beste bat haiz orain! Bakardadean, Ispiluaren bestaldean begira dudana arrotza egiten zait, ez da ezaguna. Begirada hotz horrek esaten didana, Zertan bihurtu naiz! beste bat naiz orain!
3.
Denboraren altzoan etenik gabe doan mundu honen antzera. Iragana oroituz etorkizuna amestuz beti noa aurrera. Irrifar batez estaliak nituen arnas gabeko egunak jada ez da itzalik. Nire ametsen jabe izan nahiean zalantza bakoitzean nortasunari eutsiz. Ta hemen gaude, Berriro aurrez aurre betiko adiskide berotasuna jasoz beti edonon zaudela ere. Barnea akordetan hustuz zure aurrean bizirik sentitu nahi nuke argiak itzaltzean. Iluntasunaren argia dut maite, jendartearen bakardadea, arriskuaren lasaitasuna. Zoramenaren paradisu honetan bizi nahi nuke etengabean, kontraesanen bide gurutzeak utzi ditut atzean. Iragana oroituz etorkizuna amestuz beti noa aurrera. Ta hemen gaude, Berriro aurrez aurre … Kantu hau bukatzean.
4.
Ezagutzen gara haur ginenetik barnean gorde dut oroitzapenik Gure irri ta negarrak bat eginik ez genuen mundu berri horren beldurrik. Laguntasunaren erro sendoak kanporatu dizkit sentimentuak. Ahoan nituen hitz damutuak denboraren baitan aurkituz zapalduak. Ereindako hazi guztiak galduak Espero zenuena ni ez nintzela ohartu zinenetik bizitzan lotzen gintuzten lokarri guztiak eten ziren erditik. Ta ezin ezer egin Izan dugun guztia gure beldurren atzean geratu da irten ezinean. Begiak itxita egin dut amets gure haurtzaroan hartuaz babes. Mamu ilun guzti horiei behingoz ihes baina ohartu naiz, amets bat zen, Amets bat besterik ez! Espero zenuena...
5.
Errekan behera petalo gorriak gaur altan daude historiako orriak haiek jazarri gu jezarri inoiz ez bezain herri eta harri. Nire besoa zurean lotuta herri harresia sortuta iraultza eginez elkar besarkatuta. Eutsi, errekako harri borobilduak gara herri gara, haragizko barrikada. Ez etsi, lotura bihurtu dugu askabide bi besoak lotuta; hegalak libre harresi. Harriak erein, harresia sortu behin kondenatu, bi aldiz zigortu aurpegia bistan dugu ta zeinek dakar tapatuta? Iraultza eginez elkar besarkatuta Eutsi... Zure besoa nire egona dugu bide. Nire besoa zure Herri harresian zaude Zure besoa nire nire besoa zure herri harresian.
6.
Naizena 04:16
Herri debekatu baten jaio nintzen mapetatik ezabatua baina noan lekura nirekin doa barruan tatuatua. Kartzelaz kartzela ikasi dut zure egia hain pedagogia harroz; galeraz galera bihurtu da nire begia nire lurrean arrotz. Mundu handi, globalizatu, itxi, kolore bakarretik nola atera? Gu zergatik ezin gara iritsi desberdinak izanik pareko izatera? Hizkuntza debekatu baten mintzo naiz mututzea duena arau hitza zainetatik dator maiz esaten dudan aldiro esaten nau. Zentsore harroputza, inperialista hutsa nahi dut zuk izan nahi ez duzun dena: nire hizkuntza, nire izana, nire izena naizena. Mundu handi, globalizatu, itxi, kolore bakarretik nola atera? Gu zergatik ezin gara iritsi desberdinak izanik pareko izatera. To, kantu debekatu hau Ezin-esanez egina kantatzen dudan aldiro kantatzen nau. Jauntxoen politika, porraren gramatika … Nahi dut zuk ulertzen ez duzun dena: nire musika, nire izana, nire izena Naizena! Zure min, zure muga, kartzela, diktadura … Nahi dut zuk ukatzen didazun dena: nire kultura nire izana, nire izena Naizena!
7.
Gure parte egin zen irribarre hura non ote dago? Bakarra izan arren beti izan zinen “zu”, bat gehiago. Ta orain nola esan ahots hautsi batez, begiradaz ta musikaz esatekoa? Behar zenean inoiz esan gabekoa? Eta hemen gauzkazu zauri mutu honi hitzak jartzearren. Gau hotz honetan ere beti hemen zaude-ta hemen ez zauden arren. Nola esan bizitza bizi zenuela alde egiteko presa bazenu bezala? Hatzak soketan trabatu zaizkidala? Berriz zugana joaten naiz akorde baten lehenengo ikaran. Berriz zugana joaten naiz akorduaren lehenengo ilaran. Zenbat amets, zenbat urte, zenbat une lehenengo ilaran! Nola esan ondoan izan zaitugula aldi berean hainbeste eta hain gutxi? Agur esaten ere ez zenigun utzi … Berriz zugana joaten naiz akorde baten lehenengo ikaran. Berriz zugana joaten naiz akorduaren lehenengo ilaran. Betiko lehenengo ilaran.

credits

released May 5, 2014

Kontaktua: izeberg.taldea@gmail.com
Antton: 661293486
Beñat: 649109648

license

tags

about

Izeberg Usurbil, Spain

Norberaren taldeko iparrorratza aldatu eta estilo berri bati ekinda, Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako izotz zatietatik osatu da Izeberg 2013ko Martxoan.

Izeberga bultzatzen zuten korronteak elkartu eta eskukada bat kantu ditugun honetan dator Izebergen lehen lana "Azalera".

Doinu gaziak eta melodia gozoak nahastuz, ea zer topatzen dugun musikaren itsaso zabalean.
... more

contact / help

Contact Izeberg

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Izeberg, you may also like: