Lurrik ez begi bistan

by Izeberg

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      €7 EUR  or more

     

1.
2.
04:33
3.
05:18
4.
05:03
5.
06:24
6.
7.

credits

released June 10, 2016

tags

license

about

Izeberg Usurbil, Spain

Norberaren taldeko iparrorratza aldatu eta estilo berri bati ekinda, Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako izotz zatietatik osatu da Izeberg 2013ko Martxoan.

Izeberga bultzatzen zuten korronteak elkartu eta eskukada bat kantu ditugun honetan dator Izebergen lehen lana "Azalera".

Doinu gaziak eta melodia gozoak nahastuz, ea zer topatzen dugun musikaren itsaso zabalean.
... more

contact / help

Contact Izeberg

Streaming and
Download help

Track Name: Gordeleku bat
Denbora da mundua

bere orratz herdoilduei

korapiloak lotzen.


Egiak euria bezala datoz

kristalen kontra

eta ni hemen sokarik soka:

nire kantuak, nire dudak...

Bistaratzen nauen gordeleku bat.


Ordulariak guri begira gelditu dira.

Ihes egin nahi duten soka hauetan

lotzen nauenak libre egin nau.


Hitzak baino ez diren

akorde urratu hauen

dardaraz begiratzen nauzu.

Ordu ta segunduak

eskutan desegiten dira eta

haiek gu erre baino lehen

erre ditzagun erlojuak.


Orain metalezko egia hauek

urtuta daude.

Ikaraz betetzen gintuzten

pisuzko galdera haiek

zintzilik soketan.


Gordeleku bat.


Ordulariak guri begira gelditu dira.

Ihes egin nahi duten soka hauetan

lotzen nauenak libre egin nau.
Track Name: Zainetan
Berandu jaio ginen

amestu zitekeen

dena bete ote al da?


Berlingo hesi haren,

eskuin eta ezkerraren

muga eten ote al da?


Borrokak zaintzen diren gisara

porrotak ere zaintzen hasi al zara?

Hutsetik hasi nahi genuena

hutsetatik hasten dugu dena

baina nik bizi egin nahi dut

baina nik zain ez dagoen zerbait

daukat zainetan


Iritsi ez zenaren,

izan ez zinenaren

zain geratu ote zara?

Etorriko ote?

Beti zainetan

baina zeinetan?


Lanik gabe, etxerik ez,

porrak airean,

eskubideak eskabide,

-beti bidean-...

Sortu zenuen mundu hartan

edo nirean,

non gaude

non gaude

non gaude

non?


Berandu jaio ginen

amestu zitekeen

dena bete ote…


Borrokak zaintzen diren gisara…
Track Name: Har(r)iak
Zerbait esan nahi dizut baina, nola?
Eztarria askatu nahi dut, baina nola?
Nola hitzen ordez harriak dauzkadan,
harriak baino ez.

Nola esan esku hotz hauek, nola?
Nola beldur hau, nola min hau, nola?
Elkar askatu genuen eta orain
emateko ez daukat ezer,
hariak baino ez.

Ez zena lotura
gugana lotu da.
Armiarmen gisa
ja berandu gabiltza.
Hari zati eten bati
korapiloak egiten.
Harrizkoa izan nahi dut
dena hautsi ez dadin.

Hari ikustezinen (besteen begien)
jostailuak ginen (besteen egien)
ta orain horren ordez ezer ez
hariak baino ez.

Hain ederra zenean hain ederra ote zen ba?
Sarearen begitik dena libre ikusten d.:
Bi dena beti zen bat:
Bikote bat, bide bat, izen bat
zenbat, zenbat, zenbat, zenbat…

Hariak baino ez.
Hariak baino ez.
Hain ederra zenean
hain ederra ote zen ba?
Harriak baino ez.
Track Name: Eraldatu
Orduko jende arteko harremanak
orduko musikak zenbat sentimendu
zenbat gauza bota ditut faltan
joan zitzaizkigun, betirako galdu,
Ta betirako galdu? Edo eraldatu?

Emandako urratsetaz harro
baina mundu ero hau gure zain dago
Inoiz ez ezazu ahaztu
Unea orain da, hemen gaude
amets honen iparrorratza gara.
Ez ezazu ahaztu

Gaur egun jendea norbere bidean
gaur egun musikak zeozer falta du.
Zenbat gauza behin eta berriro
joan zitzaizkigunen islada bihurtu.
Islada bihurtu? Edo eraldatu? Edo eraldatu?

Bai, zenbat aldiz jasan,
zenbat aldiz entzun behar:
"Ja ez da berdina"

Zenbatetan esan,
ta errepikatu,
zenbat aldiz erantzun:
“utzi behingoz negarrak”

Nazkatuta nauka
oroitzapenetan
kateatu zirenen
nostalgiak.
Ja ez da berdina!
Ez da berdina, ez, eta eskerrak!

Emandako urratsetaz harro…
Ez ezazu ahaztu.
Ez ezazu ahaztu.
Eraldatu!
Track Name: Zabaldu atea
Korridore luzean berriz ere
ate handi zahar bat daukat parez pare.
Aspaldian hemen egon gabea
barrura noa ireki dut atea

Argi printza bat bakarrik arrailetatik
berriz itzalak datozkit erraietatik

Gordetako malko horiek
oroitzapen galdu horiek
Argitu dut iragana,
bularreko gela iluna
Zabaldu atea.

Korridore luzean berriz ere
ate zaharretik gehiegi urrundu gabe.
Arnasa hartzera irten beharra
ilun barruko sentipen bakarra.

Argi izpiak leihoan zabal oraingoan.
aienatu da itzala, berritu azala

Gordetako malko horiek…

Hildako ilusioek,
irentsi beharreko hitzek
gaur indarberritu naute
Joan ziren garai haiek!

Gordetako malko horiek…

Ba al zatoz barnera?
Track Name: Itzalitako izarrak
Nahiz sareetan jarri "ongi etorri"
aterik ez zaio ireki inori!
Hipokresi asko dago edonon...
Itxurakeriz jartzen
Refugees welcome

Euroak agintzen duen herrian,
Europak agintzen du teleberrian!
Negozioa da euren ametsa:
Zurikeria beltza!

Itsasoan itsasargi bat
ezin aurkitu,
gutxienez izarrak lagun balitu...
Baina kontinente zaharrak,
izarrak, itzali ditu!

Ta zenbatek diogu:
Zerbait egin behar da hau gehiegi da!
Mundua aldatu nahian
sofatik begira

Egunkarietan
zuzenean joaten gara kiroletara...
Pasa denak ez du inporta
urruti bada

Itsasoan itsasargi bat
ezin aurkitu,
gutxienez izarrak lagun balitu...
Baina kontinente zaharrak
itzali egin ditu!
Itsasoan itsasargi bat
ezin aurkitu,
gutxienez izarrak lagun balitu...
Baina kontinente zaharrak,
izarrak, itzali ditu
Track Name: Insomnioen gaua
Loaren herrian
insomnioen gaua
Nor dabil hor?
Ametsak lapurtzera dator

Pilulaz pilula konponduko da dena
egizu goxo lo, sakon…

Barne mamu guztiak
desagertu egingo dira
zure gaueroko zorion dosia
irentsiko duzun unean
Begiak itxi eta bihar arte laztana…

Sehaska kantik ez
auto errezetetan
Ametsen lapurrak
gauero etorriko dira

Pilulaz pilula konponduko da dena
egizu goxo lo, sakon…
Barne mamu guztiak
desagertu egingo dira
zure gaueroko zorion dosia
irentsiko duzun unean
Begiak itxi eta bihar goizean
begiak itxi eta bihar ez duzu
ez duzu gogoratuko…