We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Lurrik ez begi bistan

by Izeberg

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

1.
Denbora da mundua bere orratz herdoilduei korapiloak lotzen. Egiak euria bezala datoz kristalen kontra eta ni hemen sokarik soka: nire kantuak, nire dudak... Bistaratzen nauen gordeleku bat. Ordulariak guri begira gelditu dira. Ihes egin nahi duten soka hauetan lotzen nauenak libre egin nau. Hitzak baino ez diren akorde urratu hauen dardaraz begiratzen nauzu. Ordu ta segunduak eskutan desegiten dira eta haiek gu erre baino lehen erre ditzagun erlojuak. Orain metalezko egia hauek urtuta daude. Ikaraz betetzen gintuzten pisuzko galdera haiek zintzilik soketan. Gordeleku bat. Ordulariak guri begira gelditu dira. Ihes egin nahi duten soka hauetan lotzen nauenak libre egin nau.
2.
Zainetan 04:33
Berandu jaio ginen amestu zitekeen dena bete ote al da? Berlingo hesi haren, eskuin eta ezkerraren muga eten ote al da? Borrokak zaintzen diren gisara porrotak ere zaintzen hasi al zara? Hutsetik hasi nahi genuena hutsetatik hasten dugu dena baina nik bizi egin nahi dut baina nik zain ez dagoen zerbait daukat zainetan Iritsi ez zenaren, izan ez zinenaren zain geratu ote zara? Etorriko ote? Beti zainetan baina zeinetan? Lanik gabe, etxerik ez, porrak airean, eskubideak eskabide, -beti bidean-... Sortu zenuen mundu hartan edo nirean, non gaude non gaude non gaude non? Berandu jaio ginen amestu zitekeen dena bete ote… Borrokak zaintzen diren gisara…
3.
Har(r)iak 05:18
Zerbait esan nahi dizut baina, nola? Eztarria askatu nahi dut, baina nola? Nola hitzen ordez harriak dauzkadan, harriak baino ez. Nola esan esku hotz hauek, nola? Nola beldur hau, nola min hau, nola? Elkar askatu genuen eta orain emateko ez daukat ezer, hariak baino ez. Ez zena lotura gugana lotu da. Armiarmen gisa ja berandu gabiltza. Hari zati eten bati korapiloak egiten. Harrizkoa izan nahi dut dena hautsi ez dadin. Hari ikustezinen (besteen begien) jostailuak ginen (besteen egien) ta orain horren ordez ezer ez hariak baino ez. Hain ederra zenean hain ederra ote zen ba? Sarearen begitik dena libre ikusten d.: Bi dena beti zen bat: Bikote bat, bide bat, izen bat zenbat, zenbat, zenbat, zenbat… Hariak baino ez. Hariak baino ez. Hain ederra zenean hain ederra ote zen ba? Harriak baino ez.
4.
Eraldatu 05:03
Orduko jende arteko harremanak orduko musikak zenbat sentimendu zenbat gauza bota ditut faltan joan zitzaizkigun, betirako galdu, Ta betirako galdu? Edo eraldatu? Emandako urratsetaz harro baina mundu ero hau gure zain dago Inoiz ez ezazu ahaztu Unea orain da, hemen gaude amets honen iparrorratza gara. Ez ezazu ahaztu Gaur egun jendea norbere bidean gaur egun musikak zeozer falta du. Zenbat gauza behin eta berriro joan zitzaizkigunen islada bihurtu. Islada bihurtu? Edo eraldatu? Edo eraldatu? Bai, zenbat aldiz jasan, zenbat aldiz entzun behar: "Ja ez da berdina" Zenbatetan esan, ta errepikatu, zenbat aldiz erantzun: “utzi behingoz negarrak” Nazkatuta nauka oroitzapenetan kateatu zirenen nostalgiak. Ja ez da berdina! Ez da berdina, ez, eta eskerrak! Emandako urratsetaz harro… Ez ezazu ahaztu. Ez ezazu ahaztu. Eraldatu!
5.
Zabaldu atea 06:24
Korridore luzean berriz ere ate handi zahar bat daukat parez pare. Aspaldian hemen egon gabea barrura noa ireki dut atea Argi printza bat bakarrik arrailetatik berriz itzalak datozkit erraietatik Gordetako malko horiek oroitzapen galdu horiek Argitu dut iragana, bularreko gela iluna Zabaldu atea. Korridore luzean berriz ere ate zaharretik gehiegi urrundu gabe. Arnasa hartzera irten beharra ilun barruko sentipen bakarra. Argi izpiak leihoan zabal oraingoan. aienatu da itzala, berritu azala Gordetako malko horiek… Hildako ilusioek, irentsi beharreko hitzek gaur indarberritu naute Joan ziren garai haiek! Gordetako malko horiek… Ba al zatoz barnera?
6.
Nahiz sareetan jarri "ongi etorri" aterik ez zaio ireki inori! Hipokresi asko dago edonon... Itxurakeriz jartzen Refugees welcome Euroak agintzen duen herrian, Europak agintzen du teleberrian! Negozioa da euren ametsa: Zurikeria beltza! Itsasoan itsasargi bat ezin aurkitu, gutxienez izarrak lagun balitu... Baina kontinente zaharrak, izarrak, itzali ditu! Ta zenbatek diogu: Zerbait egin behar da hau gehiegi da! Mundua aldatu nahian sofatik begira Egunkarietan zuzenean joaten gara kiroletara... Pasa denak ez du inporta urruti bada Itsasoan itsasargi bat ezin aurkitu, gutxienez izarrak lagun balitu... Baina kontinente zaharrak itzali egin ditu! Itsasoan itsasargi bat ezin aurkitu, gutxienez izarrak lagun balitu... Baina kontinente zaharrak, izarrak, itzali ditu
7.
Loaren herrian insomnioen gaua Nor dabil hor? Ametsak lapurtzera dator Pilulaz pilula konponduko da dena egizu goxo lo, sakon… Barne mamu guztiak desagertu egingo dira zure gaueroko zorion dosia irentsiko duzun unean Begiak itxi eta bihar arte laztana… Sehaska kantik ez auto errezetetan Ametsen lapurrak gauero etorriko dira Pilulaz pilula konponduko da dena egizu goxo lo, sakon… Barne mamu guztiak desagertu egingo dira zure gaueroko zorion dosia irentsiko duzun unean Begiak itxi eta bihar goizean begiak itxi eta bihar ez duzu ez duzu gogoratuko…

credits

released June 10, 2016

license

tags

about

Izeberg Usurbil, Spain

Norberaren taldeko iparrorratza aldatu eta estilo berri bati ekinda, Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako izotz zatietatik osatu da Izeberg 2013ko Martxoan.

Izeberga bultzatzen zuten korronteak elkartu eta eskukada bat kantu ditugun honetan dator Izebergen lehen lana "Azalera".

Doinu gaziak eta melodia gozoak nahastuz, ea zer topatzen dugun musikaren itsaso zabalean.
... more

contact / help

Contact Izeberg

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Izeberg, you may also like: